Suhiltzaile boluntarioendako 204.256 euroko dirulaguntza emanen du aurten Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 3a, 09:22

Lesakako suhiltzaileak, 2016an.

Bera, Goizueta, Leitza eta Lesakako parkeendako erditsua izanen da, 102.912 euro

Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiak suhiltzaile boluntario taldeendako aurtengo dirulaguntzak ebatzi ditu. Guztira 204.256,82 euro jasoko dute, 158.256,82 euro gastu arruntetarako eta 46.000 euro inbertsioetarako.

 

Eskualdeko parkeei dagokienez, Berakoak 28.223,25 euro jasoko ditu, Goizuetakoak 28.307,59 euro, Leitzakoak 19.384,05 euro eta Lesakakoak 26.997,26 euro. Horietaz gain, Agoitzekoak 18.251 euro, Izabakoak 21.099,96 euro eta Luzaidekoak 61.993,71 euro jasoko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun