Langabezia tasaren Nafarroako igoerarik handiena izan du Doneztebeko Enplegu Bulegoak uztailean

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 3a, 07:23

684 langabetu ditu eskualdeak, ekain hondarrean baino 49 gehiago, %7,72ko igoera

684 langabetuk emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan uztail hondarrean, ekainean baino 49 guttiagok. Nafarroa osoan %1,61 igo da langabezia uztailean (515 langabetu gehiago), baina eskualdean banaz bertzekoa izan da igoerarik handiena (%7,72a).

Uztailean 1.159 kontratu egin dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 51 bakarrik izan dira mugagabeak eta 1.108 aldi baterakoak.

 

Adin eta arloka

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 256 lagun daude langabezian, ekainean baino 11 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere ekainean baino 38 gehiago daude langabezian, 377. 25 urtez beheitikoen artean, uztail hondarrean 27 gizaseme zeuden langabezian, ekainean baino 1 gehiago. Aldiz, adin horretako 24 emakume zeuden lanik gabe, ekainean baino 1 guttiago.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta igoerarik nabarmenena arlo honek izan du gainera: ekainean baino 52 langabetu gehiago daude 448tik 500ea pasatuz. Industria arloan ere ekainean baino 5 langabetu gehiago daude, 94 denera. Eraikuntzan, aldiz, 6 langabetu guttiago daude, 32 denera. Nekazaritzan langabetu bat gehiago dago, 20 langabetu denera. Aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 38 lagun daude langabezian, ekainean baino 3 guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun