Buruz buruko txapelketan sartzeko azken aurreko koxka izanen du gaur Juaneneak

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 2a, 09:35
Juanenek buruz buruko txapelketan sartzeko aukera izanen du, gaurko eta larunbateko partidak irabazita.

Partida nagusian, azken txanpan sartua dagoen Koteto Ezkurra eta Barrenetxea IV.a, Urriza eta Ionen kontra ariko dira Galarretan 

Erremonte jaialdi polita izanen dute abuztuaren 2an, ortzegun arratsaldeko 4etan hasita Hernaniko Galarretan. Laugarren eta azken partidan, buruz buruko txapelketan sartu ahal izateko aurrez jokatzen ari diren lehiaketako azken aurreko partida jokatuko du Aritz Juanenea saldiastarrak Azpirozen kontra. Ansa II.a esperoan izanen dute larunbateko finalean. Bertzetik, Koteto Ezkurrak urriaren 6an jokatuko du bere azken partida profesionaletan eta agurren azken txanpan sartua dago. Gaurko partida nagusian, Barrenetxea IV.arekin ariko da, Urriza eta Ionen kontra.

 

Jaialdiko lehen partidan Eloy eta Garces, Aldabe eta Martirenaren kontra ariko dira eta hirugarrenean, estelarraren eta buruz burukoaren artean, Gorka Urtasun iruritarra eta Larrañaga, Segurola eta Zalduaren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun