Uterga eta Ionek irabazi dute Nazioarteko Erremonteko Zirkuituko jardunaldia Xixonen

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 31a, 08:42

Xanti Uterga pilota astintzen eta Josetxo Ezkurra begira, larunbatean Xixonen.

Sailkapena estutu dute gisa honetara, Barrenetxeak bi partidak galdu baitzituen

Xixongo Grupo Covadonga pilotalekuan joktu zen larunbatean Nazioarteko Erremonte Zirkuituko seigarren jardunaldia. Xanti Uterga doneztebarrak eta Ionek bi partidak irabazi zituzten (20-9 Ezkurra II.a eta Etxeberria III.ari eta 20-10 Urriza ordezkatu zuen Aritz Juanenea saldiastarrari eta Barrenetxea IVari). Hirugarren partidan, Ezkurra II.a eta Etxeberria III.ak 20-12 irabazi zieten Juanenea eta Barrenetxea IV.ari.

 

Xixonen bi partidak galdu arren, Barrenetxea IV.ak segitzen du sailkapen buruan, 9 garaipenekin; Utergak zortzi ditu; Ionek eta Urrizak seina dituzte, Ezkurra II.ak lau eta Etxeberria III.ak hiru.

Nazioarteko Erremonte Zirkuituko zazpigarren jardunaldia Donostian jokatuko dute abuztuaren 5ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun