Nafarroako ordezkaritzak lau kiroletan lortu ditu txapelak: sokatiran, Lesakako Beti Gazteko neska-mutilak suertatu dira txapeldun; koxkor biltzen, Berako Fernando Etxegarai; zaku lasterketan, Etsaingo Iñaki Iraizoz eta Berriozarko Oier Aizkorbe eta Julen Linzoain eta aizkoran, Otsagiko Iker Bizente. Aipatzekoa da lehen aldiz aritu direla emakumeak txapelketa honetan, sokatira talde mistoetan hain zuzen.
Bigarren Bizkaia sailkatu da, 26 puntu eta txapel bakarra eskuratuta (orga jokoan). Hirugarren postua Gipuzkoarentzat izan da, nahiz eta hiru txapel jantzi (harrijasotzen, lasto jasotzen eta arpana), 23 puntu bakarrik eskuratu baititu. Araba laugarren izan da, 20 puntu eta bi txapelekin (ingude altxatzen eta txinga eramaten).