Zazpi Herrialdeen Arteko Herri kirol Txapelketa uztailaren 28an jokatuko da Gasteizen

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 26a, 12:16
Zazpi herrialdeen herri kirol txapelketan, taldeen aurkezpena, 2010ean Hendaian.

Nafarroa ordezkatuz eskualdeko hainbat kirolari lehiatuko dira 

Uztailaren 28an, larunbat arratsaldeko 5:30etik aitzinera jokatuko da Gasteizko Foruen plazan (euria eginen balu Alde Zaharreko El Campillo kiroldegian) Zazpi Herrialdeen arteko herriko kirol txapelketa. Bertan Araba, Nafarroa Beherea, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroak hartuko dute parte.

 

Aipatutako txapelketa honetara, Nafarroatik joanen diren kirolariak hauek izanen dira: Sokatiran Beti Gazteko talde mistoa, 600 kiloko kategorian; koxkor biltzen Fernando Etxegarai (Bera),  ingude altxatzen Josetxo Urrutia (Leitza), lasto altxatzen Iñigo Goienetxe (Amaiur), harrijasotzen Unai Bertiz (Sunbilla), txingekin Daniel Saldisa (Arraioz), zaku lasterketan Iñaki Iraizoz, Julen Lintzoain eta Oier Aizkorbe (Berriozar), orga jokoan Xabier Urrutia (Arraioz), arpanan Iraizozko Josetxo eta Iñaki Barberena, eta aizkolari Iker Vicente (Otsagabia).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun