Horretarako, urtarrilean, Tasubinsari eman zizkion lanak Uraren Bailarak elkarteak, Bidasoko Bide Berdearen Mantenimendu Batzordeak oniritzia eman ondotik.
Enplegu Zentru Bereziko lorazaintza zerbitzuko adimen-desgaitasuna duten hiru langileko talde batek egin ditu lanak, tartean zuhaitzetako adarrak moztuz eta zuhaixkak, sasiak eta laharrak moztuz.
Cederna Garalur eta Uraren Bailarak elkarteek baikor baloratu dituzte lan hauek, erakunde hauek enplegu sozialarekin duten konpromisoa adierazten duten neurrian. Izan ere, Tasunbinsaren bidez, desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatu dituzte, lan-aukeren berdintasuna bultzatuz.
Gainera, Bidasoko Bide Berdearen garbitze lan hauek Baztan-Bidasoaldeko herrien arteko harat-honatak errazten dituzte, turismoa erakartzeaz gain, bertako bizilagunen bizimodu osasungarria sustatuz.
Tasubinsak Baztango Udalaren berdeguneen mantenimendu eta kontserbazio-lanetaz arduratzen da, baita NILSAk kudeatzen dituen Baztan, Malerreka eta Bortzirietako ur-araztegien berdeguneen mantenuaz eta Bidasoaldeko atseden-eremuetako berdeguneen mantenuaz ere (GAN-NIK).