Nafarroak 75,6 milioi metro kubiko hondakin-ur araztu ditu 700 instalazioren bidez

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 21a, 09:00

Urdazubiko, Aranoko eta Baztango depurazio instalazioetan inbertsioak egin zituzten

Gobernuak, NILSAren bidez, Nafarroako erreken Plan Zuzendariaren bidez, 2017ko balantzea aurkeztu du. Datuei erreparatuz, 2017an 75.657.875 metro kubiko hondakin-ur arazi dira Nafarroako 700 instalazioren bidez.

Aitzineko urteetako datuei begira, arazitako metro kubikoak guttitu direla erran dezakegu. Izan ere, 2016an 78.449.268 metro kubiko izan ziren, 2015ean, aldiz, 78.522.998. Beraz, kontsumoak beheiti egin duela erran genezake.

5,7 milioi euroko inbertsioa egin da depurazio instalazioetan

Joan den urtean 5.785.025 euroko inbertsioa egin zen. Hainbat herritako instalazioak bukatu, bertze batzuk hasi zituzten. Bertzeak bertze, Urdazubin, Aranon eta Baztanen inbertsioak egin ziren. Urdazubiren kasuan lizitatu egin zen, Aranori dagokionez, idazketa egin zen eta Baztanen, berriz, depuradoran moldaketa-lanak egin ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun