Mendukillo kobazuloak XIII. urteurrena ospatuko du asteburuan

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 20a, 13:37
Isaac Santesteban omenduko dute

Larraun bailaran eta Astitzko kontzejuan kokaturik dagoen Mendukilo kobazuloak, aurtengoan bisitariei zabaldu zenetik 13. urteurrena ospatuko du asteburuan. Uztailaren 21 eta 22rako egitarau zabala antolatu dute, kobazuloa ezagutzen ez dutenek eta ezagutzen dutenek gozatzeko aukera izan dezaten.

Uztailaren 21ean

Etxeko txikientzako lehen gizakian oinarritutako goiz pasa antolatu dute, 10:30ean hasita.
Pista bidezko joko baten laguntzaz, gure arbasoen bizimodua eta egunerokotasuna ezagutaraziko dituzte kobako inguruak eta bihotza aurkituz.

Uztailarem 22an

Isaac Santesteban jaunari espeleologia munduan eginiko lana eta lur azpiari dion amodioa eskertu eta plazaratu nahi dituzte, berak erregistratu baitzuen “Mentroquillo” kobara lehen sarrera. Ekitaldi horretan bere historiaren parte bat gogoratuko dute eta omenduarekin kobara bisita bat egingo dute (bere ezinagatik azken orduko aldaketarik ez bada behintzat). Ondotik, hamaiketako txiki batetaz gozatuko dute eta gure lagun eta espeleogian aintzindari denari oroigarri txiki emango diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun