Garraiolari titulua eskuratzeko ikastaroak eskainiko dituzte Iruñean

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2018ko abu. 13a, 06:30

Abuztuaren 18tik aitzinera eskainiko dute ikastaroa

Iruñeko El Velocimetro autoeskolan eskainiko da ikastaroa, abuztuaren 18an hasita. Izen-ematea 680 110651 (Migeltxo) edo 679 958880 (Rosa) telefonoetan egin daiteke

Ministerioak errepideko garraiolari titulua eskuratzeko azterketan aldaketak egin ditu. 2018ko uztailaren 1etik aitzinera, azterketa egin ahal izateko, guttieneko ikasketak izan beharko dira (baliteke Erdi Mailako Zikloko edo Batxilergoko tituluak eskatzea). Hala ere, El Velocimetro autoeskolak orain arteko sistema ardatz duen azken ikastaroa eskainiko du. Abuztuaren 18tik aitzinera Nafarroako Gobernuak urrian egitekoa duen deialdira bideraturiko saioak eskainiko dituzte.

 

Era berean, Ministerioak 2020rako deialdi masiboak saihestu nahi ditu. Horretarako, azterketak banaka eta ordenagailuz egitea lortu nahi du.

Izen-ematea

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko 680 110651 (Migeltxo) edo 679 958880 (Rosa) telefonoetara dei daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun