Hamalau bisita-eskaintza guztira, gurera datorren bisitariak eskualdean aurkituko dituen bisiten gida eskura izan dezan.
Bisita gastronomikoen atalean, Amaiurko Errotara egin daitekeen bisita eta talo tailerra/dastaketa; Kortariko gasna gasnategira proposatzen dena eta Esarte harategiko lantegira egin daitekeena azpimarra daitezke. Hirurak berriak.
Abentura alorrean, Beintza-Labaingo Lezealde kobazuloan espeleo egiteko proposamena; Bertiz Abentura Parkeko bisita eta Irrisarri Landek proposatzen duen “Baxiko Natura” proposatu ditu Elkargoak.
Historia, artea eta herrien esparruan: Urdazubiko lezeak; Urdazubiko Monasterioa eta “Zubi arte” erakusketa; Etxalarko herria; Kontrabandoa gauez; Baztan Trilogia eta Baztan Toursen eskaintza Zugarramurdi, Urdazubi, Gorramendi/Elizondo ezagutzeko.
Azkenik, eta ibilbideei dagokionez, aurten iaz bezala, Nafarroako Gobernuaren “Bideak ehuntzen” ekimenaren baitako bi ibilbide egiten ditu Baztan-Bidasoa Turismoak: Zugarramurdiko Pottoka urdinaren ibibidea eta Xorroxingo ur-jauziaren ibilbidea.
Bisita Gidatuen eskuorrian, bisita bakoitzaren ordutegia, prezioa, erreserba telefonoa eta baldintzak zehaztuta agertzen dira.
Eskuorria doakoa da. Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoko establezimenduetan eta Turismo bulegoetan dago eskuragarri.