Gazte eta gaztetxoen laxoa txapelketak abiatuko dira uztailaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 19a, 07:40
2000. urtean bezala, aurten ere finalak Oizen jokatuko dituzte.

Gazte mailan lau talde ariko dira eta gaztetxoetan zortzi larunbatetik aitzinera eta bi txapelketetako finalak Oizen jokatuko dituzte irailaren 15ean 

Uztailaren 21ean abiatuko dira Laxoa Elkarteak antolatutako gazte eta gaztetxoen laxoa txapelketak. Lau taldek eman dute izena gazteetan, Doneztebeko bik eta Irurita eta Oizko banak. Gaztetxoetan, berriz, zortzi talde ariko dira, Doneztebeko lau, Iruritako hiru eta Oizkoa. Bi txapelketetako finalak irailaren 15ean jokatuko dituzte Oizko plazan.

 

Ligaxkako eta finalerdietako partidak 7 jokoetara jokatuko dituzte eta finala 9 jokoetara. Ligaxkako sailkapenaren arabera, gazte mailan finalerako sailkatuko dira bi lehenbizikoak. Gaztetxoen mailan, berriz, bi multzotan banatuak arituko direnez, lehen multzoko lehenak bigarren multzoko bigarrenaren kontra eta alderantziz jokatuko dituzte finalerdiak.

 

Jokalariak

Gazte mailan, honako taldeak ariko dira: Doneztebe A (Aimar Jabalera, Iñigo Belarra, Oier Aldabe eta Mikel Tajadura); Doneztebe B (Unai San Miguel, Joseba Bengoetxea, Aimar Sarratea eta Unai Ilarregi); Irurita (Pablo Dorregarai, Unai Aleman, Asier Mariezkurrena eta Iker Aleman) eta Oiz (Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias, Zorion Zelaieta eta Jon Oiartzabal).

Gaztetxoen mailan, honako talde hauek ariko dira: Doneztebe A (David Mitxeo, Erik Garcia, Eneko Maylin, Ander Ruiz eta Patxi Oiartzabal); Doneztebe B (Urko Oiartzabal, Pello Sein, Mikel Juanotena, Eñaut Setoain eta Oihan Sarratea); Doneztebe C (Oier Apezetxea, Markel Jabalera, Jokin Arotzena eta Julen Pikabea); Doneztebe D (Ekaitz San Martin, Ugaitz Aldabe, Gari San Miguel eta Ioritz Iribarren); Irurita A (Xuban Iturregi, Egoi Iturregi, Imanol Zoko eta Ander Lakosta); Irurita B (Beñat Mariezkurrena, Arturo Iturralde, Unax Eraso eta Garai Dendarieta); Irurita C (Jon Sagaseta, Hodei Aleman, Aritz Bikondo eta Julen Urreaga) eta Oiz (Xuban Ilarregi, Mikel Mikelarena, Markel Leatxe eta Aimar Ariztegi).

Lehen multzoan Oiz, Doneztebe D, Irurita B eta Doneztebe B ariko dira eta bigarren multzoan, Doneztebe A, Irurita C, Doneztebe C eta Irurita A.

 

Lehen jardunaldiak uztailaren 21ean

Gazteen txapelketa

Doneztebe A – Doneztebe B (18:00etan)

Irurita – Oiz (18:00)

 

Gaztetxoen txapelketa

1. MULTZOA                                                                     

Oiz – Doneztebe B (17:00)

Doneztebe D – Irurita B (17:00)                                        

                                                                                 

2. MULTZOA                                                       

Doneztebe A – Irurita C (16:00)

Irurita A – Doneztebe C (17:00)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun