Baztan-Bidasoaldean hamar enpresa abiarazi dituzten 17 ekintzaileri babesa eman die Cederna Garalur elkarteak urteko lehen seihilekoan

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 17a, 06:56

Cederna-Garalur elkarteak eskainitako formakuntza tailerretako bat, Alkaiagan.

Horietatik 13 emakumeak dira 

Cederna Garalur Elkarteak 17 ekintzaileri (13 emakume eta 4 gizon) laguntza eta aholkularitza eman dizkie. Ekintzaile horiek hamar enpresa jarri dituzte martxan, eta hamar lanpostu sortu dituzte Baztan-Bidasoaldeaan 2018ko lehen seihilekoan. 

 

Laguntza jaso dutenen artean, nabarmentzekoa da elkartearen laguntza eskatu duten emakumezko ekintzaileen kopuru altua, % 76,47a. 

Horrez gain, Cederna Garalur Elkarteak arreta egin die tokiko bortz enpresaren, zortzi kontsultari; horietatik bi sortu berriak dira (bi urtetik beherako antzinatasuna) eta 3 bi urtetik goitiko antzinatasunekoak.

Bertzalde, Baztan-Bidasoaldean, Cederna Garalur Elkarteak bi tutoretza eman ditu ekintzaileei eta autonomoei bideratuta. Tutoretza horietan, hamar lagunek hartu dute parte, eta gaiak hauexek izan dira: "Nola burutu nire izapideak ogasunarekin linean: ziurtagiri digitala eta Nafarroako Gobernuaren laguntza-programa" eta "Antolatu zure paperak ogasunarekikoak betetzeko", biak Lesakan. 

Jardunbide horiek Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean enpresei ematen dien laguntza-zerbitzuaren parte dira, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baterako finantziazioa dute, Nafarroa Ekintzaile Sarearen bitartez.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun