Urriza eta Ion nagusitu dira Nazioarteko erremonte zirkuituaren bosgarren jardunaldian Iruñean

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 16a, 10:52
Nazioarteko erremonte txapelketako pilotariak ortziralean Labriten.

Uztailaren 13an jokatu zen Labrit pilotalekuan, ADANO elkartearen aldeko jaialdia 

Erremontearen Nazioarteko Zirkuituak segida izan du uztailaren 13an Iruñean. Urriza eta Ionek bi partidak irabazi zituzten, 20-11 Ezkurra II.a eta Barrenetxea IV.ari eta 20-13 Uterga eta Etxeberria III.ari. Ezkurra II.ak eta Barrenetxea IV.ak 20-11 irabazi zieten Uterga eta Etxeberria III.ari.

 

Gauzak honela, sailkapen orokorrean Urrizak Uterga harrapatu du aurrelarien artean, seina garaipenekin. Halere, Iruñekoak tantoen alde hobea du. Atzelarien artean, Barrenetxea IV.ak sendo mantentzen du burua, bederatzi garaipenekin eta Ionek sei ditu. Ezkurra II.ak hiru garaipen ditu eta Etxeberria III.ak bi.

Nazioarteko erremonte zirkuituak segida izanen du Xixonen (uztailaren 21ean), Hendaian (uztailaren 27an), Donostian (abuztuaren 5ean), Baionan (irailaren 16an), Sorian (urriaren 7an), Bartzelonan (urriaren 13an) eta Zaragozan (urriaren 14an).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun