Finalerdietako protagonistak erabaki dira Baztan-Errekako XXXIX. Laxoa txapelketan

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 11a, 11:45

Eguraldi bikaina lagun, asteburu honetan osatu dira final laurdenak.

Irurita Miguelene Doneztebe The Moment taldearen kontra eta Arraioz Sagardia Doneztebe Aviaren kontra ariko dira

Asteburu honetan laurden finaletako itzuliko hiru partida jokatu dira, Doneztebe The Moment taldeak lehenagotik final erdiko txartela lortuta baitzuen. Nahiz eta joaneko partidetan emaitza estuak izan, arraioztarrek eta Doneztebe Aviak ez zuten arazorik izan kanporaketa gainditzeko, baina gaur egungo txapeldunek sufritu egin zuten. Final erdiak datozen hiru asteburuetan jokatuko dira. 

EMAITZAK

FINAL LAURDENAK

FINAL LAUDENAK

JOAN.

ITZUL.

Doneztebe Mikelo – Doneztebe The Moment

2 – 9

6 – 9

Doneztebe Zarbonet – Doneztebe Avia

7 – 9

3 – 9

Doneztebe Apezteguia – Irurita Miguelene

7 – 9

8 – 9

Irurita Olari – Arraioz Sagardia

9 – 8

3 – 9

 

FINAL LAURDENAK (ITZULIKO PARTIDAK)

Arraioz Sagardia: Mikel Mindegia – Xabier Mihura – Jon Gamio – Sergio Navarro.

Irurita Olari: Jorge Azkarate – Joseba Urtasun – Guillermo Etxenike – Iñaki Etxandi.

Markagaulua: 0-1- 1-1, 1-2, 7-2, 7-3, 9-3.

Iraupena: Ordu bat, 50’.

Nahiz eta arraioztarrek joaneko partidan emaitza ona lortu, ez ziren sobera fidatzen eta egia erran, kosta egin zitzaien partidan sartzea eta ohiko erritmoa hartzea; 0-1 eta 1-2 galtzen egon ziren eta lehenbiziko jokoak hagitz borrokatuak eta luzeak izan ziren; azken emaitza ikusita, irabazleek erraz irabazi zutela pentsa daiteke, baina urrundik ere ez zen horrelakorik gertatu eta horren seinale partidaren iraupena dugu. Olarik ez zuen gaizki jokatu, baina aurten Arraiozko taldea bere plazan inoiz baino hobe ari da; orain arte jokatu dituen bortz partidetan gehien egin diotena lau joko izan dira.

 

Irurita Miguelene: Xabi Barberena – Gorka Urtasun – Egoitz Prim – Jagoba Ramos.

Doneztebebe Apeztegia: Jon Apeztegia – Ramontxo Etxebeste – Iban Santesteban – Joseba Juanena.

Markagailua: 0-1, 5-1, 5-2, 6-2, 6-7, 8-7, 8-8, 9-8.

Iraupena: 2 ordu eta erdi.

6 joko eta 2 zirelarik, ia denek pentsatzen zuten iruritarrek kanporaketa erraz gaindituko zutela. Baina 6 eta 7 jarri zirelarik, apustuak doneztebarren alde bihurtu ziren. Partidak bi zati arras ezberdinak izan zituen; lehenbizikoan Miguelenek erraz eta eroso jokatu zuen, bigarrenean berriz Apezteguiak estrategia aldatu egin zuen eta hortik buelta eta emozioa ailegatu zen. Ez zen partida bikaina izan; joaneko emaitzak baldintzatu egin zuen jokoa, bi taldeek beti praktikotasuna eta sobera arriskatu gabe jokatu zuten.

 

Doneztebe Avia: Javier Almándoz – Xanti Uterga – Jokin Apezetxea – Juan Telletxea.

Doneztebe Zarbonet: Felipe Gamboa – Koteto Ezkurra – Luis M. Apezetxea – Jesús Mª Zabala.

Markagailua: 1-0, 1-1, 4-1, 4-2, 6-2, 6-3, 9-3.

Iraupena: Ordu bat, 15’.

Bigarren partida honek zaletuen artean interesa handia piztu zuen eta borrokatuagoa espero zen, baina Bear Zana plazan ez zen horrelakorik ikusi Avia taldeak kanporaketa nagusitasun osoz gainditu zuelako. Ikusi eta ez ikusi; partida azkarra joan zen, deskantsorik gabe. Errestoko paretan erabaki zen partida; Aviak aise hobe ateratzen zuen handik pilota, baina Zarbonetek anitz sufritu egiten zuen. Bi taldeek anitzetan ibili zuten pilota lurretik; hala ere kintze batzuetan plazako 86 metroak airez gainditu zuten, bai boleaz bai errebotez. 

 

FINAL ERDIAK

JOANEKOAK

JOANEKOAK

Irurita Miguelene – Doneztebe The Moment

Larunbata 14 – 17’ 00etan

Doneztebe Avia – Arraioz Sagardia

 

 

ITZULIKOAK

ITZULIKOAK

Doneztebe The Moment – Irurita Miguelene

 

Arraioz Sagardia – Doneztebe Avia

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun