Uztailaren 7ko finalaurrekoan, Xanti Uterga doneztebarra eta Ion, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra eta Endika Urrutia saldiastarraren kontra ariko dira.
Uztailaren 10ean, Urriza eta Etxeberria III.a doneztebarra, Aritz Juanenea saldistarra eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira. Irabazleek finala jokatuko dute uztailaren 12an.
Promesa mailan, Eloy Garcia doneztebarra eta Azpiroz, Beñat eta Zalduaren kontra ariko dira uztailaren 7an eta Barricart eta Garcés, Etxarri eta Martirenaren kontra uztailaren 12an. Jaialdi guztiak 16:30ean hasiko dira.
Azken txapeldunak
Joan den urtean Uterga eta Etxeberria III.ak irabazi zuten txapela eta 2016an Urrizak eta Etxeberria III.ak. Beraz, Doneztebeko atzelariak hirugarren txapela segidan irabazteko aukera izanen du.