Emozio handirik gabeko partida izan zen, urdinek dena ongi egin baitzuten. Gorriek, aldiz, finaleko presioa sumatu zuten, debutatu zuenetik bi hilabetera lehen finala jokatzen zuen Eloy Garcia doneztebarrak batez ere. Halere, seguru etorkizunerako ikasteko balio izanen diola porrot honek ere. Urdinek 0-4, 9-13, 11-23, 14-28, 16-34 eta 19-38 joan ziren aitzinetik, azken 20-40kora bitarte.
Eloyk zazpi tanto egin eta lau pilota galdu zituen. Zubirik hiru tanto egin zituen piloteoan eta lau sakearekin, eta bortz pilota galdu zituen. Baina Etxarrik 15 tanto egin eta lau galdu zituen eta Labakak ere sei tanto egin zituen piloteoan, bortz sakearekin eta bi pilota bakarrik galdu zituen. Alde handiegia.