Erremonteko promozio txapelketako finala jokatuko dute Eloy Garcia doneztebarrak eta Aritz Zubiri goizuetarrak

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 28a, 09:53

Etxarri, Labaka, Zubiri eta Eloy, pilotak aukeratu ondotik. Argazkia: Maialen Andres

Etxarri eta Labaka izanen dituzte arerio larunbatean Galarretan

Berriki debuta egin duen Eloy Garcia doneztebarrak bere lehen txapelketako finalerako txartela lortu du, Aritz Zubiri goizuetarrarekin bikote eginez. Ekainaren 30ean, larunbat arratsaldeko 4etan hasiko den jaialdian jokatuko dute finala, Etxarri eta Labakaren kontra. Ekainaren 26an, astearte arratsaldean aukeratu zituzten finalerako pilotak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun