Arrantza arautzen duen Foru Aginduak, ur-emariaren eta tenperaturaren arabera denboraldia luzatzeko aukera ematen du. Denbora honetan, arrantzale bakoitzak eguneko 3 baimen izanen ditu gehienez ere. Orain arte, Ingurumen daileko arduradunen ustez, denboraldian zehar egin duen euri kopurua banaz bertzekoaren gainetik dago eta temperatura, pixko bat beheiti. Hortaz, ur-emaria banaz bertzekoaren gainetik ibili da, ez dira arrantzarako baldintza onenak izan eta horregatik erabaki dute sasoia luzatzea.