Doneztebe The Moment da laxoa txapelketako finalerdietarako sailkatutako lehen taldea

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 26a, 07:08
Doneztebe The Moment, finalerdietarako sailkatu den lehen taldea.

Doneztebe Mikelori nagusitu zitzaion final laurdenetako joaneko eta itzuliko partidetan

Baztan-Errekako XXXIX. laxoa txapelketako final laurdenetako lehen partidak jokatu dira asteburu honetan. Gehienak joanekoak bakarrik izan dira, baina Doneztebe The Moment eta Doneztebe Mikeloren arteko final laurdenetako bi partidak jokatu dituzte eta hortaz, finalerdietako lehen protagonista erabaki da. Hain zuzen, bi partidatan Doneztebe The Moment nagusitu da, 9-2 eta 6-9 eta beraz, finalerdietan izanen da.

 

Bertze bi partida aski berdinduak izan dira: Irurita Olari 9-8 irabazi dio Arraioz Sagardiari eta Doneztebe Apezteguiak 7-9 galdu du Irurita Migueleneren kontra.

Final laurdenetan jokatzeko falta den joaneko partida bakarra ekainaren 28an, ortzegunean, jokatuko dute Doneztebe Avia eta Doneztebe Zarbonet taldeek.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun