Hain zuzen, Bidasoko Bide Berdean Doneztebe eta Behobia arteko ibilbidea da proposatzen denetako bat. Bizikleta errentan hartu daiteke 10 euroren truke. Sei irteera proposatu dituzte eta Behobiara bueltatu daiteke motordun ibilgailu batean (kasu honetan, 15 euro ordaindu behar dira). Irteera hauetaz arduratzen den enpresa Centro BTT Ameztia da (maribigonzalez@hotmail.com).
Plazaolako Bide BErdean ere sei irteera proposatuko dituzte, Lau Lekunberritik Leitzara eta bi Leitzatik Lekunberrira, joan etorri. Gipuzkoa aldean ere, Andoainetik abiatuta lau ibilbide eginen dituzte. Gipuzkoako Bizibiziki empresa arduratuko da (info@leitzaran-andoain.com).
Horietaz gain, Lizarraldean Vasco-Navarro trenbidearen Bide Berdean, Tarazonicako Bide Berdean, Iruñerriko Argako ibai pasealekua, Bardeetako Natur Parkean eta Lizarraldeako BTT eremuan ere egin daitezke ibilbideak.
Guztietan 12 eta 36 kilometro arteko ibilbide gidatuak proposatuko dituzte, eta 10 euro ordaindu beharko da, bizikletaren alokairua barne.