Mendaur eta San Juan Xarreko ibilbidearekin akitu dute ikasturtea Solaslagunek

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 22a, 11:51
Solaslagunak Mendaurko kaxkoan.

Iruñerriko Mintzakide eta Hondarribiko Mintzalagunak taldeko kideekin batera egin zuten txangoa ekainaren 17an

Joan den igandean, ekainaren 17an, Mendaurrera eta San Juan Xarrera egindako txangorarekin akitu zuten ikasturtea eskualdeko Solaslagunek. Iruñerriko Mintzakide eta Hondarribiko Mintzalagunak taldeko kideekin egin zuten ateraldia.

 

Lehenik, Arantzatik Mendaurrerako bidea egin zuten mendizaleek.. Kaxkoan gosaldu ondotik, baselizari hiru itzuli eman zizkioten harria eskuan hartuta eta gero, harria teilatu gainera bota zuten, eskatutako nahiak bete daitezen.

Ondotik, Arantzara itzuli eta handik San Juan Xarrera jo zuten Solaslagunek. Hor ere bertako erritua bete zuten, hiru iturrietako urarekin gorputza ongi busti eta igurtzi ondotik, norberaren oihal zati batekin lehortu eta bertan utzi zuten idortzen.

Egun ederra izan zuten ikasturteari akabaila emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun