Nafarroako erremonte txapelketa San Joan egunez abiatuko da

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 20a, 16:41

Isaban egin dute Nafarroako erremonte txapelketaren aurkezpena.

Lehen mailako eta promozio txapelketako jardunaldiak jokatuko dituzte Elizondon uztailaren 27an eta Donezteben irailaren 21ean

Nafarroako erremonte txapelketa San Joan egunez abiatzekoa da Tuteran eta Nafarroa osoko hainbat frontoietara ailegatuko da. Tartean, eskualdean, Elizondon uztailaren 27an eta Donezteben irailaren 21ean ariko dira. 

 

Lehen mailan, Uterga eta Etxeberria III.a, Ezkurra II.a eta Ion, Urriza eta Azpiroz eta kantxetara itzuliko den Iruritako Gorka Urtasun eta Barrenetxea IV.a ariko dira. Ligaxkako lehen postua lortzen duen bikoteak irailaren 30ean Zubirin jokatuko den finalerako txartela eskuratuko du. Bigarrenak eta hirugarrenak elkarren kontra jokatuko dute irailaren 28an Agoitzen, finalerako bigarren txartelaren bila.

Promozio mailan ere lau bikote ariko dira, tartean Doneztebeko Eloy Garciak eta Saldiasko Aritz Juaneneak osatutakoa. Beraiekin batera, Etxarri-GarcÈs, Aldabe-Martirena eta Barricart-Olano ariko dira. Hauek ere sistema berdintsua dute. Urriaren 12an Lekunberrin jokatuko den finalerako txartela lortuko du lehen sailkatuak.

Hasteko, Tuteran, igandean 18:00etan hasiko den jaialdian, lehen mailan Urriza eta Azpiroz, Uterga eta Etxeberria III.aren kontra ariko dira. Promozio mailan, Etxabe eta Garces, Aldabe eta Martirenaren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun