Baluarteko ekitaldian urrezko 163 intsignia eman ziren (50 odol-emaitza baino gehiago egin dutenei). Saridunen artean eskualdeko sei zeuden: Lesakako Lourdes Danboriena Castejón, Sunbillako Maite Etxenike Mariezkurrena, Elgorriagako Paulino Etxeberria Irigoien, Lekarozko Alejandro Elizondo Iribarren, Berako Juan Antonio Prieto Irazoki eta Amaiurko Santi Urrutia Juanikotena.
Urrezko domina bikoitza (100 emaitza baino gehiago) 32 lagunek jaso zuten, tartean eskualdeko batek: Elizondoko Txuma Uriz Telletxea.
Bortz Urrezko domina hirukoitz (150 emaitza baino gehiago) ere eman ziren, baina horien artean ez zen eskualdeko saridunik.