Eloy Garciak eta Aritz Zubirik ezusteko handia eman zuten, dirua txapelketa guztian partidarik galdu ez zuen Lekunberriko bikotearen alde atera baitzen. Hamarnako berdinketaren ondotik, ordea, orekatua joan zen parti
da, abantaila handiegirik gabe alde batera edo bertzera. 30nako berdinketaren ondotik etorri zen tanto erabakigarria, Eloy Garciak hormabiko bikain batekin lortu baitzuen 30-31koa. Zubirik sakez egin zuen hurrengoa eta hondarreko hiruak, berriz ere Doneztebeko aurrelariak. Eloy Garciak ez zuen partida borobila jokatu, baina azkenean erabakigarria suertatu zen.
Larunbateko partida nagusian, Xanti Uterga izan zen onena. Ionekin bikote eginez, 40-27 irabazi zieten Zeberio II.a eta Barrenetxea IV.ari. Utergak 23 tanto egin zituen eta pilota bakarra galdu zuen.