Promozio txapelketako finalerdia jokatuko dute Eloy Garcia doneztebarrak eta Aritz Zubiri goizuetarrak

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 15a, 11:11
Aldabe, Zubiri eta Martirena, larunbatean jokatuko duten finalaurrekorako pilotak aukeratu ondotik. Eloy Garcia doneztebarra falta zen aukeraketan. Argazkia: Maialen Andres

Lekunberriko Aldabe eta Martirena izanen dituzte arerio larunbatean Galarretan 

Berriki debuta egin duen Eloy Garcia doneztebarrak bere lehen txapelketako finalerdietarako txartela lortu du, Aritz Zubiri goizuetarrarekin bikote eginez. Lekunberriko bikotea, Aldabe eta Martirena izanen dituzte arerio ekainaren 16an, larunbat arratsaldeko 4etan Galarretan hasiko den jaialdiko hirugarren partidan. Irabazleek ekainaren 30ean jokatuko den finalerako txartela lortuko dute.

 

Ortzegunean egin zuten finalerdi honetarako pilota aukeraketa Galarretan. Eloy ez zen bertan izan eta Zubirik aukeratu zituen bikotearen pilotak. Bertze finalaurrekoa ekainaren 23an jokatuko dute Etxabe eta Labakak, Barricart eta Zalduaren kontra.

  

Koteto Ezkurraren garaipena

Irailaren 29an azken agurra egin aitzinetik jokatu behar dituen 10-12 partiden artean lehenbizikoa irabazi du Koteto Ezkurrak ortzegunean Galarretan. Ionekin bikote eginez, 40-39 irabazi zien Xanti Utergari eta Endika Urrutiari, partida borrokatu eta bikain baten ondotik. Urdinak 35-39 irabazten ari ziren, baina Ezkurrak azken bortz tantoak egin zituen bata bertzearen ondoan, garaipena lortuz. Hirugarren partidan ere, tanto bakarrarengatik irabazi zieten Ezkurra II.ak eta Azpirozek, Zeberio II.a eta Agirrezabalari, 39-40.

 


Ekainaren 14ko emaitzak Galarretan

1. Goikoetxea V.a eta Garcesek, 35; Etxarrik eta Zalduak, 24

2. Ezkurra eta Ionek, 40; Uterga eta Endikak, 39

3. Zeberio II.a eta Agirrezabalak, 39; Ezkurra II.a eta Azpirozek, 40

4. Matxin III.a eta Labakak, 17; Segurola eta Larrañagak, 30

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun