Emaitza garbiak izan dira jokatu ahal izan diren laxoa txapelketako partidetan

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 11a, 10:28
Doneztebe Zarbonet talde beteranoak ezustea eman eta erraz nagusitu zitzaion Arraiozi.

Hiru jokatu ahal izan dira asteburu honetan eta bertze bat jokoan zela bertan behera utzi behar izan dute

Baztan-Errekako XXXIX. Laxoa txapelketako ezaugarrietako bat eguraldiak duen eragina da. Asteburu honetan hiru partida jokatu ahal izan dira eta bertze bat suspenditu euriarengatik; jokatu diren partida guztietan emaitza garbiak eman dira. Datorren asteburuko errekuperazio jardunaldian falta diren lau partida jokatu beharko dira, hiru 1. Multzokoak eta bertzea igande honetan suspenditua. Gauza bakarra da segurua: Doneztebe The Moment bere multzoko liderra izanen da; gainerako guztia argitu gabe dago.

EMAITZAK

10. JARDUNALDIA

1.MULTZOA:

Doneztebe Zarbonet – Arraioz Sagardia: 9 – 3 (9. jardunaldia)

Irurita Miguelene –  Doneztebe Mikelo: 9 – 0

Arraioz Sagardia – Oiz Kokoetxea: 9 – 2

                   

2.MULTZOA:

Irurita Olari - Doneztebe Avia: 3 – 3 (Suspenditua)

  

Doneztebe Zarbonet: Felipe Gamboa – Koteto Ezkurra – Luis M. Apezetxea – Jesús Mª Zabala

Arraioz Sagardia: Mikel Mindegia – Xabier Mihura – Jon Gamio – Aritz Alunda.

Markagailua: 2-0, 2-1, 8-1, 8-3, 9-3.

Iraupena: Ordu bat, 25’

Joan den asteburuan gibelatutako partida hau nahiz eta asteazken arratsaldean jokatu, Bear Zana plazan giro hagitz ona sortu zen. Ikusle gehienak doneztebarrak, noski, baina Arraioztik ere jarraitzaile franko hurbildu ziren. Lehenbiziko jokoa ikusita, partidako luzeena, ematen zuen luzea eta borrokatua izanen zela, baina Zarbonetek jokoak bat bertzearen gibelean eskuratzen hasi zen eta espero ez zen garaipen hain argia eta garrantzitsua lortu ordurarte multzoko liderren kontra.

 

Irurita Miguelene: Xabier Barberena – Gorka Urtasun – Egoitz Prim – Jagoba Ramos.

Doneztebe Mikelo: Josu Juanena – Xabi Ibarrola – Unai Sapuppo – Julen Etxebeste.

Markagailua: 9 – 0.

Iraupena: Ordu bat, 10’

Miguelenek urteko partidarik hoberena jokatu zuen; azken fasera bere momenturik hoberenean ailegatuko da. Mikelok berriz, jokoren bat lortzeko aukera bat baino gehiago izan zuen, baina azkenean hutsean gelditu.

 

Arraioz Sagardia: Mikel Mindegia – Xabier Mihura – Jon Gamio – Xabi Bengoetxea.

Oiz Kokoetxea: Ioritz Zelaieta – Aimar Saldias – Iñaki Zelaieta – Jon Oiartzabal.

Markagailua: 2-0, 2-1, 8-1, 8-2, 9-2.

Iraupena: Ordu bat, 40’

Pronostikoa bete egin zen, berriz ere arraioztarrek beren plazan ohiko sendotasuna erakutsiz eta laukoteak hagitz maila ona eskainiz. Baina, nahiz eta erraz galdu eta paradoxikoa ematen badu, Oizko talde gazteak itxura hagitz ona erakutsi zuen; Zelaieta eta Saldias tartekatu ziren sakean eta beraiek eskaini zituzten partidako pilotakadarik ikusgarrienak elizako paretatik bertze aldeko pareta behin baino gehiago gainetik gaindituz.

 

Irurita Olari: Jorge Azkarate – Joseba Urtasun – Iñaki Etxandi – Guillermo Etxenike.

Doneztebe Avia: Javier Almándoz – Asier Mutuberria – Juan Telletxea – Jokin Apezetxea.

Markagailua: 0-1, 3-1, 3-3 (Suspenditua)

Igande arratsaldean Iruritan bat-batean bota zuen erauntsiak bertan behera utzi zuen partida. Momentu horretan markagailuak hiruna joko berdin eta 40-30 adierazten zuen eta horrela jarraituko du.

 

SAILKAPENA

1.     MULTZOA

JOK.

IRA.

GAL.

J. ALD.

J. KON.

PUNT.

1.ARRAIOZ SAGARDIA

7

5

2

52

38

14

2. IRURITA MIGUELENE

7

5

2

54

40

14

3. DONEZTEBE ZARBONET

7

3

4

49

53

9

4.DONEZTEBE MIKELO

7

2

5

43

54

8

5. OIZ KOKOETXEA

6

2

4

35

48

6

 

2.     MULTZOA

JOK.

IRA.

GAL.

J. ALD.

J. KON.

PUNT.

1. DONEZT. THE MOMENT

6

5

1

48

37

13

2. DONEZTEBE AVIA

5

3

2

39

27

10

3. IRURITA OLARI

6

2

4

37

46

6

4. DONEZTEBE APEZTEGUIA

5

1

4

30

44

4

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun