Ikasturtea akitzeko Mendaur eta San Juan Xarrera ateraldia antolatu du Solaslagunak

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 11a, 08:53
Ikasturtea bukatzeko mendi itzulia eginen dute aurten ere Solaslagunek.

Ekainaren 17an eginen dute 

Ikasturtea akitzeko Mendaur eta San Juan Xarrera mendi ateraldia antolatu du Solaslagunak ekainaren 17rako. 

Igande goizeko 10etan Arantzako herri sarreran dagoen aparkalekuan elkartuko dira. Bertan, Iruñerriko Mintzakide, Hondarribiko Mintzalagunak, Mintzakide mendi taldea eta Baztan, Malerreka eta Bortzirietako Solaslagunak elkartuko dira.

Itzulia 5 ordu inguruko ibilbidea izanen da eta guztizko desnibela 800 metrokoa izanen da. Gailurrean hamaiketakoa egin eta Arantzara bueltatuko dira. Azkenik, San Juan Xar bisitatuko dute eta bertako erritua egiteko aukera ere izanen dute.

Hamaiketakoa eta norberaren oihal zati bat eraman behar da. Izen emateko, norbere herriko dinamizatzailearekin jarri behar da harremanetan.

Bertzeak bezalaxe, hau ere saio irekia izanen da eta baldintza bakarra euskaraz bizitzea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun