Asteburuan Gasteizen eta Bilbon
Erremontearen Nazioarteko Zirkuituak segida izanen du asteburu honetan Euskal Herriko bi hiriburutan.
Gasteizen ekainaren 9an, larunbatean 12:00etan Ogetan jokatuko dute eta Urriza-Barrenetxea IV.a, Uterga-Etxeberria III eta Ezkurra II-Ion izanen dira bikoteak.
Bilboko Bizkaia pilotalekuak ekainaren 10ean, igandean 17:30etik aitzinera hartuko du laugarren jardunaldia. Urriza-Ion, Uterga-Barrenetxea IV.a eta Ezkurra II.a-Etxeberria III.a izanen dira bikoteak.
Ondotik, Iruñea (uztailaren 13an), Xixon (uztailaren 21ean), Hendaia (uztailaren 27an), Donostia (abuztuaren 5ean), Baiona (irailaren 16an), Soria (urriaren 7an), Bartzelona (urriaren 13an) eta Zaragozan (urriaren 14an) jokatuko dituzte jardunaldiak.