Etxauribarko Gereziaren Besta bertan behera utzi dute eguraldiagatik

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 6a, 06:30

Ekainaren 10ean egitekoa zuten, baina euriek eta ekaitzek galerak eragin dituzte uztetan 

Etxauribarko gerezia ezagutzera emateko asmoz, Etxauribarko Udalek (Etxauri, Ziriza, Etxarri, Bidaurreta, Belaskoain eta Zabalza), Etxauribarko Gereziaren Feria antolatua zuten lehen aldiz ekainaren 10erako. Eguraldiagatik bertan behera utzi dute.

 

Etengabeko euri eta ekaitzek galera handiak eragin dituzte uztetan eta ezin izanen dute kalitatezko feria bat bermatu, ez kalitateari ezta kopuruari dagokionean ere. Hurrengo urtean berriro saiatuko dira antolatzen. Bitartean,Orvalaiz kooperatiban gerezien salmenta zuzena egonen da astelehenetik ostiralera hala nahi duzuenontzat, arratsaldeko 8etatik 9etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun