691 pertsona daude lanik gabe Doneztebeko bulegoan izena emanak

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 5a, 06:54

30 langabetu guttiagorekin bukatu da maiatza eskualdean

691 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan maiatz hondarrean, apirilean baino 30 guttiagok. Nafarroa osoan %3,43 jautsi da langabezia martxoan (1.183 langabetu guttiago), baina eskualdean banaz bertze oraindik gehiago jautsi da langabetu kopurua (%4,16 guttiago).

Maiatzean 1.007 kontratu egin dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 142 bakarrik izan dira mugagabeak eta 865 aldi baterakoak.

 

Gazteen artean langabetu gehiago

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 264 lagun daude langabezian, apirilean baino 36 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere apirilean baino 4 guttiago daude langabezian, 361. 25 urtez beheitikoen artean, apiril hondarrean 34 gizaseme zeuden langabezian, apirilean baino 6 gehiago. Adin horretako 32 emakume zeuden lanik gabe, apirilean baino 4 gehiago.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina jautsierarik nabarmenena arlo honek izan du: apirilean baino 31 langabetu guttiago daude, 511tik 480ra pasatuz. Industria arloan ere apirilean baino langabetu bat guttiago dago, 102 denera. Eraikuntzan ere lagun bat guttiago dago langabezian, 39 denera. Nekazaritzan, aldiz, 2 gehiago dira, 253 langabetu. Aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 45 lagun daude langabezian, apirilean baino bat gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun