Manu Ayerdik, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak adierazi duenez, hitzarmenaren bidez honako helburu hauek lortu nahi dira: batetik, gainkostuak arintzea; eta bertzetik, Leitzarango autobiatik zirkulatzea bultzatzea.
Horrela bada, AP-15aren enpresa emakidunari ekaine 4tik azaroaren 30era bitarte lau ardatz edo gehiagoko ibilgailu astunentzat Sarasako bidesaria dokoa izatea eskatu dio. Doakotasuna lortzeko ibilgailu astunek bidesariari dagokion BEZa banku-txartel edo Via-T gailuarekin ordaindu beharko dute; aitzitik, eskudirutan ordainduta, prezioa orokorra izanen da. Neurri hori hartuta, Nafarroako Gobernuak, guti goiti-beheiti 691.839 euroko kostua hartuko du beregain.
Leitzaran A-15etik ibiltzeko komunikazio-kanpaina
Bidesariaren doakotasunerako hitzarmenarekin batera, obrak iraun bitartean, Leitzaran A-15etik ibiltzeko komunikazio-kanpaina abiatuko dute. Horretarako, 60.000 euroko inbertsioa eginen dute. Bertzeak bertze, ibilgailuen zirkulaziorako murrizketak, matrikula bikoiti eta bakoitien araberako banaketari dagozkion neurriak eta debekuen indarraldia kontsultatzeko webgune bat sortuko dute eta azalpen-liburuxka bat banatuko dute. Bideko seinaleak ere indartu dituzte informazio-panelak eta kartelak jarrita: malda luzeak eta horien iraupena eta kode-seinaleak jarrita.