Zugarramurdi eta Urdazubi artean, “Pottoka urdinaren” ibilbidea dago. Azketa jatetxetik aterata, 11 kilometroko bidea da proposatutakoa. Bisitariak, paisaiaz gozatuko du, ehun urte baino gehiagoko haritzak ikusiko ditu, pottokak larretan lasterka, artaldeak,…
Erratzun, Xorroxingo ur jauzira ibilbidea prest dago. 5’6 kilometroko bidea Baztan-Bidasoa ibaiaren sorbururaino.
Bideak ehuntzen, sarea handituz
“Bideak ehuntzen” ekimenaren bigarren edizioa berrikuntza eta kilometroz josita dator. 120 ibilbide gidatu eskaintzen ditu aurten, mendi eta herrietako bidezidorretan barna, baita Donejakue bidetik barna ere. Ekainaren 2 tik urriaren 24ra arte luzatuko den ekimen honen bitartez, bisitariak Nafarroako natura, paisaia eta kultur aniztasuna ezagutuko ditu.
Ikusi HEMEN egutegia eta ordutegiak.
Mendi eta herri ibilbideen bataz-besteko iraupena 2 ordu eta erdi eta 3 ordu eta erdikoa da. Prezioa 7 euro.
Donejakue bidetik prestatutako ibilbideak larunbatetan eginen dira beti. Prezioa: 15 euro (Iruñetik ibilbidearen hasierara arteko joan-etorriko garraioa barne).