42.195 kilometroko luzera eta 5.472 metrotako malda ditu Zegama-Aizkorri mendi maratoiak eta lasterkariek zortzi ordu izaten dituzte helmugara ailegatzeko. Lasterketa gogorra da, baina hori ez zen oztopo izan eskualdeko sei lasterikarientzat eta maiatzaren 27an egin zen hamazazpigarren edizioan ibilbidea osatzea lortu zuten.
Eskualdeko korrikalarien denborak:
-Dani Iparragirre Iturria (Arantza): 04:55:49. Sailkapen orokorrean 99. postuan.
-Mikel Altadill Olaberria (Leitza): 05:10:10. Sailkapen orokorrean 140. postuan.
-Julen Lizarraga Lazkano (Leitza): 05:28:35. Sailkapen orokorrean 188. postuan.
-Imanol Lukanbio Larretxea (Arantza): 05:46:38. Sailkapen orokorrean 226. postuan.
-Daniel Parraga Zubillaga (Leitza): 05:46:56. Sailkapen orokorrean 229. postuan.
-Oskar Ariztimuño Mariezkurrena (Leitza): 05:54:46. Sailkapen orokorrean 257. postuan.