Eguraldiak baldintzatu du XXXIX. Baztan-Errekako laxoa txapelketako zortzigarren jardunaldia ere

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 28a, 10:48

Doneztebe The Moment taldeak ere lehen partida galdu du eta sailkapena estutu da bi multzotan

Berriz ere eguraldiak baldintzatu du Baztan-Errekako XXXIX. laxoa txapelketako jardunaldia. Larunbat arratsaldean jokatzen ari ziren bi partidak bertan behera utzi behar izan zituzten euriarengatik; horietako bat biharamunean osatu zen, baina bertzea errekuperazio jardunaldian jokatuko da.  The Moment taldeak bere lehenbiziko partida erraz galdu egin du eta sailkapena bi multzotan estutu egin da.

 

EMAITZAK

8. JARDUNALDIA

1. MULTZOA:

Doneztebe Mikelo - Oiz Kokoetxea: 6 – 0 (suspenditua)

Irurita Miguelene - Doneztebe Zarbonet: 9 – 5               

Atsedena: Arraioz Sagardia

2. MULTZOA:

Doneztebe Avia – Doneztebe The Moment: 9 – 3

Doneztebe Apezteguia - Irurita Olari: 9 – 3  

 

 

Doneztebe Mikelo: Josu Juanena – Xabi Ibarrola – Unai Sapuppo – Julen Etxebeste.

Oiz Kokoetxea: Ioritz Zelaieta – Iker Bereau – Iñaki Mendiola – Jon Zelaieta.

Markagailua: 6 – 0 (suspenditua)

Iraupena: Ordu bat.

Ematen zuen Mikelo taldeak bere bigarren garaipena eta garrantzizko hiru puntuak lortu behar zituela, baina erauntsiak zapuztu egin zuen partida. Doneztebarrek pena izanen dute partida borobila eta handia egiten ari zirelako sailkapenean dagoen arerio zuzen baten kontra. Partidak emaitza berarekin (6 joko eta 0 eta 40-30) errekuperazio jardunaldian segituko du.

 

Irurita Miguelene: Xabi Barberena – Gorka Urtasun – Egoitz Prim – Jagoba Ramos.

Doneztebe Zarbonet: Felipe Gamboa – Koteto Ezkurra – Joxe M. Anzizar – Jesús Mª Zabala.

Markagailua: 1-0, 1-2, 3-2, 3-3 / 7-3, 7-4, 8-4, 8-5, 9-5.

Iraupena: Ordu bat, 55’

Larunbat goizean Iruritan Mendi Duatloia jokatu zela aprobetxatuz, arratsaldean plazan hagitz giro polita izan zen eta ikusle anitz bildu ziren, urteko sarrerarik onena. Baina partida hiruna joko berdin zegoelarik, suspenditu egin zen. Igande arratsaldean segitu zuten, baina jarraipena ez zen hain ona izan, iruritarrek nagusitasuna erakutsi zutelako eta joko maila ere kaxkarragoa izan zelako.

 

Doneztebe Avia: Javier Almándoz – Asier Mutuberria – Juan Telletxea – Jokin Apezetxea.

Doneztebe The Moment: Pascual Vertiz – Julen San Miguel – Jokin Arraztoa – Javier Vertiz.

Markagailua: 0-1, 4-1, 4-2, 7-2, 7-3, 9-3.

Iraupena: Ordu bat, 45’

Partida handia eta borrokatua espero zen multzoko sailkapenean dauden bi lehenbiziko taldeen artean, baina The Moment barregarri gelditu zen eta partida kaxkarra eta txarra izan zen. Aviak aurkariak eman zizkion erraztasunak aprobetxatuz eta bere maila ona eskainiz, ez zuen problemarik izan garaipen argia eta handia lortzeko. Bi muturreko jokalariak Almandoz eta San Miguel; Aviakoak sekulako erakustaldia eman zuen eta San Miguel erremontelari ohiak berriz ia ia dena gaizki egin zuen.

 

Doneztebe Apezteguia: Jon Apeztegia – Ramontxo Etxebeste – Iban Santesteban – Joseba Juanena.

Irurita Olari: Jorge Azkarate – Joseba Urtasun – Iñaki Etxandi – Guillermo Etxenike.

Markagailua: 1-0, 1-1, 3-1, 3-3, 9-3.

Iraupena: Ordu bat, 50’

Partidaren hasiera luzea eta borrokatuak ez zuen gero jarraipenik izan. Txapelketako bi sakalari ezkerrak aurrez aurre zeuden, biak arras teknikoak eta arriskutsuak; kasu honetan Apeztegia gehiago izan zen, sekulako konfiantza du eta pilota erraz mugitzen du. Eta errestoan ere doneztebarrak hobe ibili ziren. Iruritarren artean bi koartoek bakarrik erakutsi zuten bere ohiko maila.

 

SAILKAPENA

1.     MULTZOA

JOK.

IRA.

GAL.

J. ALD.

J. KON.

PUNT.

1.ARRAIOZ SAGARDIA

5

4

1

40

27

11

2.IRURITA MIGUELENE

6

4

2

45

40

11

3. OIZ KOKOETXEA

4

2

2

31

30

6

4. DONEZT. ZARBONET

6

2

4

40

50

6

5. DONEZTEBE MIKELO

5

1

4

34

43

      5

 

2.     MULTZOA

JOK.

IRA.

GAL.

J. ALD.

J. KON.

PUNT.

1. DONEZT. THE MOMENT

5

4

1

39

32

10

2. DONEZTEBE AVIA

5

3

2

39

27

10

3. IRURITA OLARI

5

2

3

32

37

6

4. DONEZTEBE APEZTEGUIA

5

1

4

30

44

4

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun