Gure Txokoa eta Aurrerako areto-futbol taldeek Gipuzkoako bigarren mailako finala jokatuko dute Tolosan

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 25a, 06:30

Gipuzkoako bigarren mailako txapeldun izateko finala jokatuko dute Gure Txokoak eta Aurrerak larunbatean Tolosan. Argzkia: Pablo Feo

Beti Gazteko futbol 8ko neskek ere kopako finala jokatuko dute

Eskualdeko kirol talde gehienek bukatu dituzte denboraldiko lanak, baina batzuei ginda jartzea gelditzen zaie. Areto-futboleko Gipuzkoako bigarren mailatik lehen mailara igotzeko helburua lortuta, Berako Gure Txokoak eta Leitzako Aurrerak elkarren kontra erabakiko dute txapelduna zein den larunbatean Tolosan. Doneztebek igoera promozioko lehen kanporaketa partida galdu egin zuen Murchanten, baina Donezteben emaitzari buelta eman eta aitzinera egiteko aukera izanen du larunbatean. Futbol 8an, kopako finala jokatuko dute Beti Gazteko neskek. Errugbian, jautsiera promozioko itzulerakoa jokatuko du Menditarrak BRT taldeak Lekarozen. Joanekoan erraz nagusitu zen Irunen.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Tolosa - Beti Gazte, larunbatean 17:30ean Tolosako Berazubin.

 

Nafarroako Preferente mailatik Maila Autonomikora, igoera promozioko lehen kanporaketaren itzulerakoa

Doneztebe - CD Murchante, larunbatean 18:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian. Murchanten 2-1 galdu zuen Doneztebek.

 

Gipuzkoako emakumezkoen lurralde mailako igoera fasean

Bergara - Beti Gazte, igandean 17:00etan Bergarako Agorrosinen.

 

Nafarroako emakumeak erregionala

Baztan – Mulier FCN B, igandean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako emakumeak futbol-8 kopako finala

CD Castejon A - Beti Gazte, larunbatean 11:30ean Iruñeko Oberenan.

  

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailako finala

Gure Txokoa – Aurrera, larunbatean 16:30ean Tolosako Usabalen.

 

ERRUGBIA

Seniorrak, jautsiera promozioko itzulera

BRT Menditarrak – Txingudi RT, larunbatean 16:00etan Lekarozen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun