Eloy doneztebarra eta Zubiri goizuetarra bikote izanen dira gaur hasten den erremonteko promozio txapelketan

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 24a, 08:01
Promozio txapelketako aurkezpena egin zuten asteazkenean. Argazkia: Maialen Andres

Etxarri eta Labakaren kontra ariko dira Galarretan 

Joan den urtean ez zen jokatu lesioengatik, baina aurten berriz ere erremonteko binakako promozio txapelketa jokatuko da. Eskualdeko bi erremontelari bakarrik ariko dira, larunbatean debuta egin zuen Eloy Garcia doneztebarra eta Aritz Zubiri goizuetarra. Bikote izanen dira eta maiatzaren 24an dute lehen partida, Etxarri eta Labakaren kontra.

 

A multzoan, bi bikote hauekin batera, Beñat eta Garces izanen dira. B multzoan, berriz, Barricart-Zaldua, Aldabe-Martirena (biak Lekunberrikoak) eta Goikoetxea V-Arruarte (biak Urnietakoak) ariko dira.

Ligaxkako multzo bakoitzeko bi lehenbizikoak pasako dira finalaurrekoetara. A multzoko lehenbizikoa B multzoko bigarrenaren kontra eta B multzoko bigarrena A multzoko lehenbizikoaren kontra ariko dira ekainaren 16an eta 23an eta final handia ekainaren 30ean izanen da.

 

Maiatzaren 24ko jaialdia (Galarreta 16:00)


1. Goikoetxea V-Martirena, Beñat-Zalduaren kontra, 35 tantora

2. Urriza-Etxeberria III, Etxeberria IV-Barrenetxea IV, 40 tantora

3. Matxin III-Larrañaga, Juanenea-Azpiroz, 40 tantora

4. Eloy-Zubiri, Etxarri-Labaka, 35 tantora PROMOZIO TXAPELKETA

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun