Arraiozek nagusitasunez irabazi dio gaur egungo txapeldunari laxoa txapelketan

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 22a, 07:46
Asteburuko partidetako bat, Doneztebeko Bear-Zanan.

Doneztebe The Moment taldeak partidarik galdu gabe segitzen du

Joan den astean, Baztan-Errekako XXXIX. Laxoa txapelketako  jardunaldia gibeleratu egin bazen eguraldi txarra zela eta, azken honetan bi ezusteko emaitzak izan ditugu, Arraiozek erakutsi duen nagusitasuna, The Moment taldeak oraindik partidarik galdu gabe jarraitzen duela eta Mikeloren lehenbiziko garaipena. 

 

EMAITZAK

7. JARDUNALDIA

1. MULTZOA:

Doneztebe Zarbonet, 7– Doneztebe Mikelo,  9

Arraioz Sagardia, 9 – Irurita Miguelene, 3

Atsedena: Oiz Kokoetxea

2. MULTZOA:

Doneztebe Avia, 9 – Doneztebe Apezteguia,  1

Irurita Olari, 7– Doneztebe The Moment, 9

 

Doneztebe Zarbonet: Felipe Gamboa – Koteto Ezkurra – Luis M. Apezetxea – Jesús Mª Zabala.

Doneztebe Mikelo: Josu Juanena – Xabi Ibarrola – Unai Sapuppo –Julen Etxebeste.

Markagailua: 0-1, 1-1, 1-3, 2-3, 2-4, 4-4, 4-8, 7-8, 7-9.

Iraupena: 2 ordu.

Ematen zuen Mikelok berriz ere ez zuela bere lehenbiziko garaipena lortuko; partida osoan markagailuan aitzinean egon ondoren azken txanpan Juanenak eta Ibarrolak beherakada nabarmena izan zuten; hori Ganboak eta Ezkurrak ongi aprobetxatuz ia partidari buelta eman zioten. Mikeloren garaipena honekin multzoko sailkapena estutu egin da eta edozein gauza gerta daiteke.

 

Arraioz Sagardia: Mikel Mindegia – Xabier Mihura – Aritz Alunda – Jon Gamio.

Irurita Miguelene: Xabi Barberena – Gorka Urtasun – Egoitz Prim – Jagoba Ramos.

Markagailua: 0-1, 6-1, 6-3, 9-3.

Iraupena: Ordu bat, 50 minutu.

Partida honetan multzoaren burua jokoan zegoen eta Arraiozko taldeak gaur egungo txapeldunen aurka sekulako erakustaldia egin zuen; gainera beraien arteko averagea gainditu ere. Ez zen kolorerik izan; etxeko laukoteak lerro guztietan gainditu zuen Iruritakoa. Mindegia ezin hobe botarrian, indartsu eta beti estrategia egokiena erabiliz; errestoan berriz, Barberenak emandako erraztasunak ongi aprobetxatu zituzten. Aspaldi ez zuela Iruritako sakalariak partida hain kaxkarrarik jokatzen eta Urtasunek ezin izan zuen izugarrizko porrota hau konpondu. Ezusteko emaitza baina merezitakoa.

 

 

Doneztebe Avia: Javier Almándoz – Asier Mutuberria – Juan Telletxea – Jokin Apezetxea.

Doneztebe Apezteguia: Jon Apeztegia – Ramontxo Etxebeste – Iban Santesteban – Joseba Juanena.

Markagailua: 4-0, 4-1, 9-1. 

Iraupena: Ordu bat, 20 minutu.

Partida luzea eta borrokatua espero genuen guztiok, baina juxtu kontrakoa suertatu zen; hagitz ongi irabazleak eta galtzaileak berriz, txapelketako partidarik kaxkarrena egin zuten. Almandoz izan zen hoberena, hamaika sake sartu zituen; Mutuberriak ez zuen problemarik izan errestoan eta Telletxea eta Apezetxea koartoek urteko partidarik hoberena egin zuten. Apeztegia ezkerra aldiz, konfiantzarik gabe, gaizki hasi eta gaizki akitu eta berarekin batera talde osoa.

 

Irurita Olari: Jorge Azkarate – Joseba Urtasun – Iñaki Etxandi – Guillermo Etxenike.

Doneztebe The Moment: Pascual Vertiz – Andoni San Martín – Jokin Arraztoa – Javier Vertiz.

Markagailua:  2-0, 2-3, 3-3, 3-4, 4-4, 4-6, 6-6, 6-7, 7-7, 7-9.

Iraupena: 2 ordu, 10 minutu.

Ongi jokatutako partida, joko maila ona eta emozioa plazan. Vertiz izan zen jokalaririk hoberena eta berak hartu zuen bere taldeko erantzukizuna, baina San Martinek ere ederki bete zuen San Miguelek utzitako hutsunea. Bi taldetako koartoak bikain aritu ziren.

 

SAILKAPENA

1.     MULTZOA

JOK.

IRA.

GAL.

J. ALD.

J. KON.

PUNT.

1.ARRAIOZ SAGARDIA

5

4

1

40

27

11

2.IRURITA MIGUELENE

5

3

2

36

35

8

3. OIZ KOKOETXEA

4

2

2

31

30

6

4. DONEZT. ZARBONET

5

2

3

35

41

6

5. DONEZTEBE MIKELO

5

1

4

34

43

      5

 

2.     MULTZOA

JOK.

IRA.

GAL.

J. ALD.

J. KON.

PUNT.

1. DONEZT. THE MOMENT

4

4

0

36

23

10

2. DONEZTEBE AVIA

4

2

2

30

24

7

3. IRURITA OLARI

4

1

3

27

35

      4

4. DONEZTEBE APEZTEGUIA

4

1

3

23

34

3

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun