Mailaz igotzeko aukera dute asteburu honetan Gure Txokoa eta Aurrerako areto-futbol taldeek

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 18a, 06:30
Aurrerako alebinek ere kopako finala jokatuko dute larunbat goizean Tafallan.

Gure Txokoako futbol talde nagusiak ere garaipena behar du Gipuzkoako Preferente mailara igotzeko

Areto-futboleko Gipuzkoako bigarren mailan ligan lehenbizikoa eta bigarren izan dira Berako Gure Txokoa eta Leitzako Aurrera. Asteburu honetan, lehen mailara igotzeko aukera izanen dute biek. Gure Txokoak laugarren izan den Samaniego Orixe Tolosaldearen kontra jokatuko du ortzirale arratsean eta Aurrerak hirugarren izan den Gaintxu hartuko du igande eguerdian. Beran eta Leitzan jokatuko dituzte partida erabakigarriak eta irabazleek lehen mailarako txartela lortuko dute. Horretaz gain, txapelduna erabakitzeko finala jokatuko dute maiatzaren 26an Tolosan. Futbolean garaipena behar du Gure Txokoako futbol talde nagusiak larunbatean Matzadan, hirugarren postua eskuratu eta Preferentera igotzeko. Doneztebek ere igoera promozioko lehen kanporaketa jokatuko du Murchanten. Errugbian, jautsiera promozioa jokatuko du Menditarrak BRT taldeak Irungo Txingudiren kontra. Lehen partida larunbatean dute Irunen.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte – Amaikak Bat, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa – Anaitasuna, larunbatean 17:30ean Berako Matzadan.

 

Nafarroako Preferente mailatik Maila Autonomikora, igoera promozioko lehen kanporaketa

CD Murchante – Doneztebe, larunbatean 18:00etan Murchanteko San Roque zelaian.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan jautsiera fasean

CD Cantolagua – Doneztebe, igandean 18:00etan Zangozako Cantolaguan.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopako final laurdenak

Beti Gazte – Real Union, larunbatean 15:45ean Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako emakumezkoen lurralde mailako igoera fasean

Beti Gazte – Urnieta,

 

Nafarroako emakumeak erregionala

Baztan – Beti Kozkor, larunbatean 18:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako emakumeak futbol-8 kopako finalerdiak

CF Gazte Berriak Ansoain - Beti Gazte, larunbatean 16:30ean Antsoaingo futbol zelaian.

 

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailako igoera play-off

Gure Txokoa - Teep Samaniego Orixe Tolosaldea, ortziralean 20:30ean Berako Toki Ona kiroldegian.

Aurrera – Gaintxu, igandean 12:00etan Leitzako kiroldegian.

 

Mutiko alebinak kopa finala

Aurrera – AD San Juan, larunbatean 11:15ean Tafallako Miguel Indurain belodromoan.

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

Noain A - Toki Ona Bortziriak, larunbatean 11:00etan Noaingo kiroldegian.

 

Infantil neskak

Gares 2004 - Toki Ona Bortziriak, larunbatean 11:00etan Garesko Larrandia kiroldegian.

 

Aurreinfantil neskak

CB Peralta - Toki Ona Bortziriak 2005, larunbatean 10:50ean, Iruñeko Larrabide kiroldegian.

 

Preminibasket neskak

Jamacuco CB Casrejon - Toki Ona Bortziriak, larunbatean 11:15ean Iruñeko Larraona kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Seniorrak, jautsiera promozioa

Txingudi RT - BRT Menditarrak, larunbatean 16:00etan Irungo Plaiaundin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun