Josetxo Ezkurra II.a eta Barrenetxea IV.a dira Nazioarteko Erremonteko Zirkuituko lehen liderrak

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 15a, 14:47
Barrenetxea pilota astintzen, Ezkurra II.a begira eta Urriza bere burua babesten dituena.

Santanderren maiatzaren 13an jokatutako bi partidak irabazi zituzten

Maiatzaren 13an Santanderren abiatu da 2018ko Nazioarteko Erremonte Zirkuitua. Doneztebeko Josetxo Ezkurra II.a eta Barrenetxea IV.a dira lehen liderrak, bi partidak irabazi baitzituzten (20-14 Urriza eta Joxe Etxeberria III.ari eta 20-17 Xanti Uterga eta Ion-i).

 

Kantabriako Minbizia duten haurren gurasoak elkartzen dituen Amara elkartearen jaialdiko hirugarren partidan, Uterga eta Ionek 20-11 irabazi zieten Urriza eta Etxeberria III.ari.

Santanderren ondotik, bertze hamabi hiritara ailegatuko da Nazioarteko Erremonte Zirkuitua: Madril (ekainaren 2an), Gasteiz (ekainaren 9an), Bilbo (ekainaren 10ean), Iruñea (uztailaren 13an), Xixon (uztailaren 21ean), Hendaia (uztailaren 27an), Donostia (abuztuaren 5ean), Baiona (irailaren 16an), Soria (urriaren 7an), Bartzelona (urriaren 13an) eta Zaragoza (urriaren 14an).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun