Zehazki, gastu horietan sartzen dira mendiak antolatzeko hainbat proiektu idaztea, basoetako eta espazio naturaletako inbertsio jakin batzuk, suteak prebenitzeko ekintzak eta basoen leheneratzea eta ingurune naturalarekin lotutako hainbat azterketa.
Tartean Berako eta Leitzako mendiak leheneratzeko jarduerak nahiz hainbat udal-mugartetan suteek kaltetutako mendietan oihan-lanak egiteko lanak daude (162.900 euro).
Jarduera horiek Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barruan sartzen dira; bertan, baso-arloko eragiketak jasota daude baso-ekosistemen moldatze-gaitasuna eta ingurumen-balioa areagotzeko; halaber, jarduera hauek aurki ditzakegu programan: mendietako suteak prebenitzea, oihaneko azpiegituren gaineko inbertsioak sustatzea, basoetako teknologietako inbertsioak eta mendietako produktuen eraldaketa, mobilizazio eta komertzializazioko eta mendien antolamenduko inbertsioak. Neurriak Europar Batasunak batera finantzatzen ditu Landa Garapeneko Europako Nekazaritzako Funtsaren bitartez.