Zehazki, Irundik abiatu ondotik, Bera, Sunbilla, Doneztebe, Narbarte, Mugairi, Irurita, Elizondo (tarteko helmuga), Arraioz, Berroeta, Aniz, Zigako gaina, Irurita, Elizondo (tarteko helmuga), Arraioz, Sunbilla, Berrizaun eta San Juan Xarretik pasa ondotik, 17:00 aldera Irrisarri Land-en izanen dute helmuga txirrindulariek, 104 kilometro egin ondotik.
Ortzegunean eta larunbatean ere eskualdetik
Asteazkenekoa ez da izanen eskualdetik pasako den Bidasoko Itzuliko etapa bakarra. Maiatzaren 10ean, ortzegunean, Hendaia-Hondarribia etapa eginen dute, 14:20an abiatuta eta Irun, Bera, Sunbilla, Narbarte, Mugairi, Berroeta, Aniz, Zigako gaina, Irurita, Arraioz, Mugairi, Narbarte, Sunbilla, Bera, Behobia, Lezo eta Jaizkibel pasa ondotik, Hondarribian izanen du helmugam 17:30 aldera (120 kilometro).
Ortziraleko etapa osorik Gipuzkoako errepideetan eginen dute, Orion abiatu eta ailegatzeko (131,2 kilometro).
Larunbateko hondarreko etapa, ohiko Irun-Irun gogorra izanen dute eta eskualdetik pasako da berriz ere. Irunetik abiatuta, Gurutze, Aritxulegi eta Agiñako gainak pasako dituzte, hau 15:35 aldera, ondotik Lesaka, Bera, Lastaola baserritik San Martzial gainera (16:15), Artiga, Erlaitz (16:30) eta Letxunborron barrena, Irungo Colon pasealekuan helmugaratzeko arratsaldeko 5ak aldera (77,7 kilometro).
Aurtengo edizioan 19 talde lehiatuko dira Bidasoko Itzulian.