XXXIX. Baztan-Errekako laxoa txapelketako lehen itzulia osatu da

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 8a, 06:30
Doneztebe The Moment da oraingoz partida guztiak irabazi dituen talde bakarra.

Errekuperazioko bi partida jokatu dituzte asteburuan Donezteben

Txapelketa hasi zenetik nahiz eta eguraldia sobera ongi ez portatu, asteburu honetan gibelatutako bi partidak jokatu ondoren txapelketako ligako lehen itzulia osatu da. Oraindik talde guztiek aukerak dituzte baina hasi dira faboritoak agertzen. 1. multzoan gaur egungo txapeldunak buru daude  eta bertzean orain arte partidarik galdu ez duen talde bakarrak, Doneztebe The Moment, argi agintzen du.

ERREKUPERAZIOKO PARTIDEN EMAITZAK

1. MUTZOA:

Doneztebe Mikelo, 7 – Irurita Miguelene,  9

2. MUTZOA:

Doneztebe The Moment, 9 – Irurita Olari,  4 

 

Doneztebe Mikelo: Josu Juanena – Xabi Ibarrola – Unai Sapuppo – Julen Etxebeste.

Irurita Miguelene: Xabi Barberena – Gorka Urtasun – Egoitz Prim – Jagoba Ramos.

Markagailua: 0-1, 3-1, 3-3, 5-3, 5-4, 6-4, 6-5, 7-5, 7-9.

Iraupena: 2 ordu.

5. jardunaldiko partida eta benetan ederra Bear Zana plazan jokatutakoa; bi taldeek emozioa eta joko ona eskaini zuten. Iruritarrek izerdi ederra bota behar izan zuten garaipena lortzeko eta azken kintzea lortu zutelarik, arnasa lasai hartu zuten. Momentu larrietan Urtasunek mantendu zuen taldea bizirik eta azkenean berak erabaki zuen. Mikelok berriz partida gehienetan erakusten dituen bi aldeak: lehenbiziko erdia hagitz ona, ematen zuen bi edo hiru puntuak eskuratuko zituela, baina gero ezin partida bat irabazi.

 

Doneztebe The Moment: Pascual Vertiz – Julen San Miguel – Andoni San Martín – Javier Vertiz.

Irurita Olari: Jorge Azkarate – Joseba Urtasun – Iñaki Etxandi – Guillermo Etxenike.

Markagailua: 0-1, 2-1, 2-2, 3-2, 3-3, 6-3, 6-4, 9-4.

Iraupena: Ordu bat, 50’

1.jardunaldian gibelatu zen partida hau, nahiz eta azkenean emaitza garbia izan, hagitz parekatua joan zen hasieran. Doneztebarrak gaizki hasi ziren, beldurra handia eta estrategia eskasa erakutsiz. Hortaz aprobetxatu egin ziren iruritarrak, bereziki Azkarate ezkerra. Hala ere, The Moment markagailua bere aldera jartzen hasi zelarik, pixkanaka konfiantza hartzen ere eta orduan bai bere joko maila erakutsi.

Nahiz eta markagailuak bertze gauza bat adierazi, ez zen doneztebarrentzat partida erreza izan; joko luze guztietan berdintasun handia ikusi zen eta hori frogatzeko hor dago partidaren iraupena.  

 

SAILKAPENA

1.     MULTZOA

JOK.

IRA.

GAL.

J. ALD.

J. KON.

PUNT.

1.IRURITA MIGUELENE

4

3

1

33

26

8

2. ARRAIOZ SAGARDIA

4

3

1

31

24

8

3. OIZ KOKOETXEA

4

2

2

31

30

6

4. DONEZT. ZARBONET

4

2

2

28

32

5

5. DONEZTEBE MIKELO

4

0

4

25

36

      3

 

2.     MULTZOA

JOK.

IRA.

GAL.

J. ALD.

J. KON.

PUNT.

1. DONEZT. THE MOMENT

3

3

0

27

16

8

2. DONEZTEBE AVIA

3

1

2

21

23

4

3. IRURITA OLARI

3

1

2

20

26

      3

4. DONEZTEBE APEZTEGUIA

3

1

2

22

25

3

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun