Atzoko galdeketetan guztira herritarren %14,81ak hartu zuen parte, 13.667 boto bildu zituzten. Parte-hartze handiena Txorierrin izan zen. Herritarren %26,83ak eman zuen botoa. Malerrekan eta Bertizaranan %26,38k eman zuten botoa (761 bildu ziren). Areago, Euskal Herri osoan atzo eginiko galdeketetan Zubietan izan zen parte-hartze handiena (%46,77).
Malerreka eta Bertizaranan 761 herritarrek erantzun zuten "Nahi al duzu nafar gisa burujabe izan etorkizuna libre erabakitzeko?" galdera, %96,98ak baiezkoa, %1,31k ezezkoa, %1,45ak zuria eta %0,26k baliogabea eman zutelarik.
Galdeketaren harira, giro ederra izan zuten eskualdean. Herritik eta herriarentzat urte osoan egindako lana borobiltzeko moduko giroa izan zuten, Nafarroan erabakitzeko eskubidearen alde, pauso bat gehiago emanez. Herri kirolak, talo-jatea, txokolatada, musa, mural margoketa... Antolatzaileen ahotan «zoragarria izan da».