Apirilean 842 kontratu egin dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 72 bakarrik izan dira mugagabeak eta 770 aldi baterakoak.
Emakume gazteen eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean langabetu gehiago
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 300 lagun daude langabezian, martxoan baino 24 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere otsailean baino 36 guttiago daude langabezian, 365. 25 urtez beheitikoen artean, apiril hondarrean 28 gizaseme zeuden langabezian, martxoko kopuru berdina. Adin horretako 28 emakume zeuden lanik gabe, martxoan baino 3 gehiago.
Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina jautsierarik nabarmenena arlo honek izan du: martxoan baino 43 langabetu guttiago daude, 554tik 511ra pasatuz. Industria arloan ere 11 lagunetan jautsi da langabetu kopurua, 114tik 103ra pasatuz. Eraikuntzan 8 lagun guttiago daude langabezian, 40 denera eta eta nekazaritzan 4 guttiago, 23 langabetu. Aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, aldiz, 44 lagun daude langabezian, martxoan baino 9 gehiago.