Euriak zapuztu du asteburu luzeko laxoa jardunaldi gehiena

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 3a, 08:17

Asteburu honetan Doneztebeko Bear-Zanan jokatuko dituzte lehen itzuliko azken bi partidak.

Datorren asteburuan lehen itzulia osatzeko falta diren bi partidak jokatuko dituzte

Asteburu luze horretan, Baztan-Errekako 39. Laxoa txapelketan eguraldi txarra izan zen protagonistarik nagusiena: partida batzuk gibelatu egin ziren, bertze batzuk hasi ondoren bertan behera utzi, plazaz aldatu… 5. jardunaldiko bi partidetatik bat bakarra jokatu ahal izan zen. Baina lehen gibeleratu egin ziren bertze bi partida jokatu ziren, bat astearte goizean eta bertzea asteazken arratsaldean. Larunbatean Doneztebe Mikelo eta Irurita Miguelene taldeen arteko partida Bear Zana plazan hastear zegoelarik, euria hasi zen. Jokalariak Iruritako plazara joan ziren ea posible zen han jokatzea, baina ez zen posible izan. Azkenenean bertan behera utzi behar izan zuten. Asteburu honetan lehen itzulia osatzeko falta diren bi partidak jokatuko dira. 

EMAITZAK

5. JARDUNALDIA

1. MULTZOA:

Doneztebe Mikelo – Irurita Miguelene, gibeleratua

Oiz Kokoetxea, 6 – Arraioz Sagardia, 9       

Atsedena: Doneztebe Zarbonet

2. MULTZOA:

Atsedena.

ERREKUPERAZIOKO PARTIDAK

Oiz Kokoetxea, 9 – Irurita Miguelene, 6      

Doneztebe Mikelo, 7 – Doneztebe Zarbonet, 9

 

 

Oiz Kokoetxea: Ioritz Zelaieta – Iker Bereau – Iñaki Mendiola –  Jon Zelaieta.

Arraioz Sagardia: Mikel Mindegia – Xabier Mihura – Aritz Alunda – Jon Gamio.

Markagailua: 0-1, 2-1, 2-2, 3-3, 4-4, 5-5, 5-8, 6-8, 6-9.

Partida hau egoera txarrean jokatu zen, ia denbora osoan plaza bustita egon zelako langarra ez zelako gelditu. Bosna joko berdin zirelarik, partida 15 minutu geldirik egon zen, jokalariek bertan behera uztea pentsatu zuten, baina azkenean jarraitu eta akitu zuten. Beharrik partida ez zela sobera luzatu eta batez ere bigarren zatian kintzeak eta jokoak azkar akitu zituztela.      

 

Oiz Kokoetxea: Ioritz Zelaieta – Iker Bereau – Iñaki Mendiola – Jon Zelaieta.

Irurita Miguelene: Xabi Barberena – Gorka Urtasun – Egoitz Prim – Miguel Bidegain.

Markagailua: 0-1, 1-1, 1-4, 5-4, 5-5, 7-5, 7-6, 9-6.

Egutegiak adierazten zuen bezala, partida Iruritako plazan hasi zen, baina kintze bakar bat jokatu ondoren, euria agertu zen eta bertan behera utzi behar izan zuten. Pilotariak eta zaleak Oizko plazara joan eta han partida hasi egin zen. Berriz ere euria hasi eta zalantzak izan zituzten, jarraitu edo utzi; azkenean jokatu eta akitu zen, baina egoera hagitz txarrean: jokalarien arriskua, eskularruak eta pilotak hondatu egiten dira… Aspaldi ez zela horrelako egoera txarrean laxoako partida bat jokatu. Dena den, oiztarrentzat garaipen garrantzitsua eta gaur egungo txapeldunen lehenbiziko porrota izan zen.

 

Doneztebe Mikelo: Josu Juanena – Xabi Ibarrola – Unai Sapuppo – Julen Etxebeste.

Doneztebe Zarbonet: Felipe Gamboa – Koteto Ezkurra – Luis M. Apezetxea – Jesús Mª Zabala.

Markagailua: 0-1, 2-1, 2-2, 5-2, 5-4, 6-4, 6-6, 7-6, 7-9.

Asteazken arratsaldean jokatutako partida hau multzoko sailkapena argitzeko garrantzitsua zen. Eta biek izan zituzten aukera ederrak irabazteko, batez ere Mikelo taldeak, baina azkenean galdu. Partidak gorabehera eta aldaketa handiak izan zituen eta nahiz eta galdu, Juanena izan zen jokalaririk onena.  

 

ERREKUPERAZIOKO PARTIDAK

1. MULTZOA:

Doneztebe Mikelo – Irurita Miguelene: igandea 6, 16:00etan.

2. MULTZOA:

Doneztebe The Moment – Irurita Olari: larunbata 5, 11:30ean.

 

SAILKAPENA

1.     MULTZOA

JOK.

IRA.

GAL.

J. ALD.

J. KON.

PUNT.

1. ARRAIOZ SAGARDIA

4

3

1

31

24

8

2. IRURITA MIGUELENE

3

2

1

24

19

6

3. OIZ KOKOETXEA

4

2

2

31

30

6

4. DONEZT. ZARBONET

4

2

2

28

32

5

5. DONEZTEBE MIKELO

3

0

3

18

27

      2

 

2.     MULTZOA

JOK.

IRA.

GAL.

J. ALD.

J. KON.

PUNT.

1. DONEZT. THE MOMENT

2

2

0

18

12

5

2. DONEZTEBE AVIA

3

1

2

21

23

4

3. IRURITA OLARI

2

1

1

16

17

      3

4. DONEZTEBE APEZTEGUIA

3

1

2

22

25

3

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun