Urriza nagusi izan zen eta Utergak ez zuen jokoan sartzerik izan (lehenbiziko tantoa 26-14koan egin zuen). Urrizak 22 tanto egin zituen eta lau pilota bertzerik ez zituen galdu. Finaleko onena izan zen. Utergak 9 tanto egin zituen eta 5 pilota galdu. Garces berak, 7 tanto egin zituen sakearekin. Zubirik bortz tanto egin zituen sakez eta bi piloteoan eta 7 pilota galdu zituen.