Uxua Lopez Flamarique, ikertzailea; Ana Díez Díaz, zinema-zuzendaria; Ascen Cruchaga Lasa, enpresaria; Frias Sagardoy ahizpak, arkitektoak; Nafarroako Abesbatza Elkartea; Arza Suescun ahizpak, Hartza jatetxekoak; ijito herriaren aldeko Gaz Kaló Elkartea; eta Marian Arregi Sarasola –hil ondoren–; Juan Antonio Urbeltz Navarro senar-emazteak, Argia Dantza Taldearen sortzaileak; eta Elizondokoa den Mirentxu Oiartzabal Irigoien, endokrinologoak jasoko dute.
Mirentxu Oiartzabalen ibilbideari dagokionez, Gobernuak, bereziki, «endokrinologia pediatrikoaren arloko ibilbide profesionalari eutsi dion grina eta zorroztasun zientifikoa» baloratu du, baita haurren diabetesari aurre egiteko egin duen borondatezko jarduna ere.