Datuen taulan ageri den moduan, Urdazubi da herririk aberatsena. Eta Nafarroa osoko datuak kontuan hartuta, bigarren herririk dirutsuena Urdazubi da, Zizurren ondotik. Horren zergatia mugako merkataritzak, turismoak eta mugaz gaindiko enpleguak herritarren ekonomian duen eraginean aurkituko genuke. 14.000 euroko aldea dago Urdazubi eta Eratsunen artean.
Bilakaera positiboa
2008-2016 urteen artean %4,47 hazi da herritarren zerga-oinarria. Zehatzago begiratuta, zerrendan ageri diren 25 udalerrietatik 18tan gertatu da hori. Sei udalerritan, ordea, jautsi egin da (gehien Etxalarren) eta, bakarrean (Baztan), 2008an zuen neurri berean dirau 2016an ere. Bilakaera positibo nabarmena izan dutenen artean daude Zugarramurdi (%27), Oiz (%21), Beintza-Labaien (%20), Goizueta (%19) eta Elgorriaga (%11).