Xanti Uterga doneztebarra eta Aritz Zubiri goizuetarra, Sagardoaren txapelaren bila

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 27a, 10:15

Urriza, Zubiri, Garces eta Uterga, finalerako aukeratutako pilotekin. Argazkia: Maialen Andres

Apirilaren 28an jokatuko dute finala Galarretan, Urriza eta Garcésen kontra 

Apirilaren 28an, larunbat arratsaldeko 4etan Hernaniko Galarretan hasiko den jaialdian jokatuko da erremonteko Sagardoaren txapelketako finala. Doneztebeko Xanti Utergak eta Goizuetako Aritz Zubirik osatzen dute bikoteetako bat, Altzueta sagardotegiaren izenean eta Urriza eta Garcesen kontra ariko dira (Gurutzeta).

 

Pilota aukeraketa

Apirilaren 26an, ortzegunean jokatu zen jaialdiko atarian aukeratu zituzten finalerako pilotak.  Jaialdi horretako partida nagusian, Koteto Ezkurrak eta Barrenetxea IV.ak 40-34 irabazi zieten Urriza eta Ion-i. Matxin III.ak eta Endika Urrutia saldiastarrak 40-39 irabazi zieten Zeberio II.a eta Joxe Etxeberria III.a doneztebarrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun